jueves, 15 de diciembre de 2016

Presentado el logo de la sede de Bilbao en la Euro 2020

SAN ANTON ZUBIA ETA ELIZA EUROPAKO FUTBOLAREN HISTORIAN SARTU DIRA



video


  • Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Alekxander Čeferin UEFAko presidenteak eta Ángel María Villar Espainiako Futbol Federazioko presidenteak Bizkaiko hiriburuaren logo ofiziala aurkeztuko dute, UEFA EURO 2020 txapelketaren hiri anfitrioia den aldetik
  • San Mames estadioak aurreko faseko hiru partida eta kanporaketa-txandako beste partida bat hartuko ditu, txapelketaren final-zortzirenei dagokiena, eta, gainera, bere 60. urteurrena modu berezian ospatuko du 2020. urtean


Bilbon, 2016ko abenduaren 15ean. Hasi da Bilbon UEFA EURO 2020 txapelketa egiteko atzera-kontaketa. San Anton zubia eta eliza, hiriko benetako enblema eta sinboloak, hiribilduko armarrian daudenak, izango dira lehen mailako kirol-deialdi horren egoitza gisa Bilbok erabiliko duen logo ofizialaren irudia. Ekitaldia, lehenengo aldiz, hamahiru hiri ezberdinetan egingo da.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Alekxander Čeferin UEFAko presidenteak eta Ángel María Villar Espainiako Futbol Federazioko presidenteak une honetatik aurrera Bilbao markarekin batera agertuko den ikonoa aurkeztu dute gaur, ekitaldi horretako jarduera guztiei lotuta agertuko dena. Ekimenak eragin handia izango du Bilbon eta Bizkaiko hiriburuak nazioartean kirol-hitzordu garrantzitsuak hartzeko duen gaitasuna indartuko du.

San Anton zubia eta eliza, XIV. eta XV. mendeko Bilboren jatorriari lotuak, horrela, Europako futbolaren historian sartuko dira eta zigilua utziko dute. Halaber, data garrantzitsua da kirol-egutegian, gorriz markatuta dagoena, Eurokoparen hirurogeigarren urteurrena baita. Bilbok ez dauka logo adierazgarriagorik urteurren hain berezi bat ospatzeko. Bertan, Munich, Baku, Brusela, Kopenhage, Glasgow, Amsterdam, Budapest, Bukarest, Erroma, Dublin, San Petersburgo eta Londres hiriekin partekatuko du protagonismoa. 


Guztira, hamahiru hirik hogeita lau selekzio hartuko dituzte 2020. urtean; horrenbestez, munduko jokalaririk onenek baloiarekin egiten dakiten guztia erakutsiko dute Henri Delaunay trofeoa irabazteko, 1960. urtean sortu zena UEFAko lehenengo idazkari nagusia eta Eurokoparen sustatzailea izan zenaren omenez.


Delaunay trofeoa Areto Arabiarrean

Kopak 8 kilogramoko pisua eta 60 zentimetroko altuera du eta UEFArena da. Gaur Bilboko Udaletxeko Areto Arabiarrean egin den irudi berriaren aurkezpenean mahaiburua izan da. Bertara, udaleko, Bizkaiko Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako eta Athletic Club taldeko ordezkariak hurbildu dira, bai eta hiriko, lurraldeko eta Euskadiko kirol-erakunde eta -eragileak ere.

José Ángel Iribar atezain ospetsuak inaugurazioan parte hartu du Juan Mari Aburto, Aleksander Čeferin eta Ángel María Villarrekin batera. Henri Delaunay trofeoa 2008. urtean berriztatu zen eta marmolezko oinarriaren ordez zilarrezkoa jarri zitzaion, kopa fabrikatzeko erabili zen bera, hain zuzen ere. Trofeo bakarra da, eta hiru aldiz jarraian edo guztira bost aldiz txapeldun izan diren selekzioek baino ezin izango dute erreplika bat jaso. Futbol talde irabazleek hala nahi izanez gero, kopiak egin ditzakete, baina “erreplika” hitza ondo ikusteko moduan izango dute beti.

San Mames, txapelketaren egoitza

San Mames estadioa, “katedrala”, izango da Eurokopa 2020ko aurreko faseko hiru partiden eta kanporaketa-txandako beste partida baten egoitza ofiziala, txapelketaren final-zortzirenei dagokiena. Hogeita hamalau urte igaro dira Bilbo lehenengo aldiz nazioarteko oihartzuna duen futbol-txapelketa baten agertokia izan zenetik; eta horri esker, hirian, lurraldean eta Euskadin eragin ekonomiko garrantzitsua edukitzeko gaitasuna eman zaio. San Mames zaharrak 1982. urtean Munduko Txapelketako aurreko faseko hiru partida hartu zituen, non Ingalaterra, Frantzia, Txekoslovakia eta Kuwaiteko selekzioak egon ziren. 2020. urtean, berriz, San Mames zelai berriaren txanda izango da, eta Europako futbolaren jai handiarekin bat egiteko aukera izango du. Besteak beste, estadioa aukeratu da 53.000 ikusle baino gehiago har ditzakeelako, irisgarritasun egokia duelako eta desgaitasuna duten pertsonentzako mugikortasun ona duelako.

Proiektu partekatua

Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Athletic Club taldearen arteko lankidetza ezinbestekoa da proiektuaren arrakasta bermatzeko. UEFA Euro 2020 txapelketaren deialdia hirian egitea erronka ikaragarria da euskal erakundeentzat eta hiriko eragileentzat; izan ere, Eurokoparen gisako proiekzioa eta ospea duen kirol-hitzordu batek dakartzan eskaera eta betekizunei erantzuteko gaitasuna dutela erakutsi beharko dute. Alabaina, FIBA 2014 Saskibaloiko Munduko Kopa eta Badmintoneko Munduko Junior Txapelketa ekitaldietan erakutsitako esperientzia eta ibilbidea daude Bilboren alde. Maila goreneko kirol-ekitaldi bat antolatzeko, hiriaren politika global bat aintzatetsi behar da, konektibitatea, azpiegiturak, antolaketa, hotelen eskaintza, zerbitzuak, segurtasuna eta beste hamaika gauza barne hartzen dituena. Bilbo liga horretan jokatzen ari da dagoeneko, eta Eurokopa 2020 da horren adibide argia.

Europa lotzeko hamahiru zubi

Zubia da herri eta kultura ezberdinen arteko konexiorako eta batasunerako elementua, bai eta UEFA EURO 2020ko egoitza izango diren hamahiru hiri anfitrioien logoaren inspirazioa ere. Bertan, halaber, Henry Delaunay koparen irudia nabarmenduko da, taldearen garaipena ospatzen dabiltzan zaleez inguraturik. Korporazio-identitateak Europako dibertsitatearen eta aniztasunaren balioak islatzen ditu eta futbola emozioari lotutako gaia dela jotzen du, jatorri ezberdinetako pertsonen arteko senitarteharremanak sortzeko gai dena. Txapelketaren irudian agertzen diren zubi sinbolikoen artean hauexek daude, besteak beste: San Anton (Bilbo), Tower Bridge (Londres) Clyde Arc (Glasgow), Samuel Beckett (Dublin), Cirkelbroen (Kopenhage), Széchenyi Chain (Budapest), Basarab Bridge (Bucarest) y Sant’Angelo (Roma).



hotel deals in bilbao





EL PUENTE Y LA IGLESIA DE SAN ANTÓN ENTRAN EN LA LEYENDA DEL FÚTBOL EUROPEO

  • El Alcalde de Bilbao, Juan Mari Aburto, el Presidente de UEFA, Alekxander Čeferin, y el Presidente de la Real Federación Española de Fútbol, Ángel María Villar, presentan el logo oficial de la capital vizcaína como ‘ciudad anfitriona’ de la competición UEFA EURO 2020.
  • El estadio de San Mamés acogerá tres partidos de la fase previa y un cuarto encuentro de la ronda eliminatoria, correspondiente a los octavos de final del campeonato, que en 2020 celebrará una efeméride especial al conmemorar su sesenta aniversario.


Bilbao, 15 de diciembre de 2016. Comienza la cuenta atrás para la celebración en Bilbao de la competición UEFA EURO 2020. El Puente y la Iglesia de San Antón, auténticos emblemas y símbolos de la ciudad, que figuran en el escudo de la Villa, serán la imagen del logo oficial de Bilbao como sede de una convocatoria deportiva de primer nivel, que por primera vez tendrá lugar en trece ciudades diferentes.

El Alcalde de Bilbao, Juan Mari Aburto, el Presidente de UEFA, Aleksander Čeferin, y el Presidente de la Real Federación Española de Fútbol, Ángel María Villar, han desvelado hoy el icono que a partir de este momento acompañará la marca Bilbao en todas las actividades vinculadas a un evento que generará un importante impacto económico en la ciudad y reforzará el posicionamiento de la capital vizcaína como referente internacional para atraer grandes citas deportivas.

El Puente y la Iglesia de San Antón, vinculados al origen de Bilbao en los siglos XIV y XV, dejarán, de este modo, una impronta propia en la historia del fútbol europeo, coincidiendo con una fecha destacada en el calendario deportivo, marcada ‘en rojo’ por la conmemoración del sesenta aniversario de la Eurocopa. Bilbao no podía contar con un logo más identificativo para una efeméride tan especial, en la que compartirá protagonismo con Múnich, Bakú, Bruselas, Copenhague, Glasgow, Amsterdam, Budapest, Bucarest, Roma, Dublín, San Petersburgo y Londres.

Un total de trece ciudades acogerán en 2020 a veinticuatro selecciones, en las que los mejores jugadores del mundo harán gala de sus habilidades con el balón para ganar el trofeo Henri Delaunay, creado en 1960 en honor al primer secretario general de la UEFA e impulsor de la Eurocopa.

El trofeo Delaunay en el Salón Árabe 



Esta copa, de 8 kilogramos de peso y 60 centímetros de altura, propiedad de UEFA, ha presidido hoy el acto de lanzamiento de la nueva imagen, que se ha llevado a cabo en el Salón Árabe del Ayuntamiento de Bilbao, con la asistencia de representantes del Consistorio, Diputación Foral de Bizkaia, Gobierno Vasco y Athletic Club, así como instituciones y agentes deportivos de la ciudad, el Territorio y Euskadi.

El mítico portero José Ángel Iribar ha participado en la inauguración junto a Juan Mari Aburto, Aleksander Čeferin, y Ángel María Villar. El trofeo Henri Delaunay, renovado en 2008 para sustituir su base de mármol por plata, el mismo material en el que está fabricada la copa, es único y sólo la selección que se proclame campeona en tres ocasiones consecutivas o cinco en total tiene derecho a recibir una réplica. A iniciativa de las asociaciones de fútbol vencedoras, se pueden confeccionar copias con el término ‘réplica’ fácilmente visible. 


San Mamés, sede de la competición


El estadio de San Mamés, la “catedral”, será sede oficial de tres partidos de la fase previa de la Eurocopa 2020 y un cuarto encuentro de la ronda eliminatoria, correspondiente a octavos de final. Han transcurrido 34 años desde que Bilbao fuera seleccionada por primera vez como escenario de una competición de fútbol con repercusión internacional y capacidad de generar un importante impacto económico en la ciudad, el Territorio y Euskadi. En 1982 el viejo San Mamés celebró tres partidos de la fase previa del Campeonato del Mundo, con presencia de las selecciones de Inglaterra, Francia, Checoslovaquia y Kuwait. En 2020, será el turno del nuevo campo de San Mamés, que se suma de este modo a la gran fiesta del fútbol europeo. El estadio ha sido elegido, entre otras razones, por su aforo de más de 53.000 espectadores y por su accesibilidad y movilidad para personas con discapacidad.

Proyecto compartido

La colaboración entre el Ayuntamiento de Bilbao, la Diputación Foral de Bizkaia, el Gobierno vasco y el Athletic Club resulta clave para garantizar el éxito de este proyecto. La convocatoria en la ciudad de la competición UEFA Euro 2020 constituye todo un reto para las instituciones vascas y agentes de la ciudad, que deberán demostrar su capacidad y competencias para responder a las demandas y exigencias que conlleva una cita deportiva con la proyección y el prestigio de la Eurocopa. Bilbao tiene a su favor la experiencia y trayectoria demostradas en eventos como la Copa del Mundo de Baloncesto FIBA 2014 o el Mundial Junior de Bádminton 2016. Celebrar un acontecimiento deportivo del máximo nivel supone el reconocimiento a una política global de ciudad, que incluye la excelencia en conectividad, infraestructuras, organización, oferta hotelera, servicios, seguridad… Bilbao juega ya en esta liga y la Eurocopa 2020 es un buen ejemplo.

Trece puentes para unir Europa

El puente, como elemento de conexión y unidad entre pueblos y culturas diferentes, inspira los logos de las treces ‘ciudades anfitrionas’ de la UEFA EURO 2020, en los que destaca también la imagen de la copa Henry Delaunay, rodeada de aficionadas y aficionados festejando una victoria de su equipo. La identidad corporativa refleja los valores de la diversidad y la pluralidad europea, así como la consideración del fútbol como una cuestión emocional capaz de crear lazos de fraternidad entre personas de distintas procedencias. Entre los simbólicos puentes que aparecen en la imagen de la competición se encuentran, entre otros, el de San Antón (Bilbao), Tower Bridge (Londres) Clyde Arc (Glasgow), Samuel Beckett (Dublín), Cirkelbroen (Copenhague), Széchenyi Chain (Budapest), Basarab Bridge (Bucarest) y Sant’Angelo (Roma).
Fuente: UEFA
 Fuente: Bilbao.net